|
HOBETUZ-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak bere deialdietako bakoitzean finantzaturiko prestakuntza-eskaintza hurbildu nahi die EAEko langile okupatuei. Horregatik, zeureganatzeko moduan jartzen dizugu une honetan eskuragarri dagoen IKASTARO-KATALOGOA, langileei zuzenduriko Laguntzen Deialdiaren barruan finantzaturikoa. Finantzaturiko Prestakuntza Zentroei dagokien informazioa aurkituko duzu katalogo honetan, eta baita ere ikastaroei eta horiek burutzeko datei buruzkoa, espezialitateen arabera antolatuta. Edozein informazio edo azalpen nahi izanez gero, jarri harremanetan zalantzarik gabe zure intereseko Zentroarekin, telefonoz edo e_mail bat zuzenean igorriz katalogo honetatik. Edozein prestakuntza-ekintzatan hastea eskatzeko aukera ere izango duzu sistema honen bidez. Dena den, prestakuntza-ekintzetan adieraziriko datak orientagarriak izan daitezke, eta horrenbestez zentroekin zuzenean adostea aholkatzen dizugu. Ekimen hau interesagarria izango zaizula espero dugu eta EAEko langileen benetako premiei erantzun kualitatibo bat ematea ahalbidetuko digula. |
||||||||
| Sarrera | ||||||||